Pirata Setioa 2020
Aurten, egoera zaila bada ere, Donostiako Piratok lanean jarraitzea erabaki dugu, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba bat eraikitzeko. Uda ...
[ADI: LEKU ALDAKETA!] Kaixo Piratak! Donostia Europako Kultur Hiriburu den 2016 honetan, geu ere kulturari begira jarri gara. Kulturari... eta itsasoari, gure hirian garrantzia handia izan baitu. Baina globalizazioaren garaiotan, kulturaz ari garenean, zertaz ari gara? Kultura eta itsasoaren harremanari buruz gogoeta egin eta eztabaidatzeko, Kantauri Beltza Topaketak antolatu ditugu. Hasiera batean Letaman eta Txantxarreka gaztetxeetan egitea planteatuta bazegoen ere, #GipuzkoaZutik mugimenduarekin bat egiteko Boulevardeko kioskoan izango dira topaketak ekainaren 10 eta 11an. Bertan, hitzaldi, solasaldia eta performanceak egongo dira eta dokumentalak ikusiko ditugu. Hementxe duzue egitaraua, animatu!