Abenduaren 1ean, 17:00tan anoetatik manifestazioan parte hartzeko deia piratak!

|
2012-10-31
|
0

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abenduaren 1ean Donostian egingo den manifestazio handirako deialdia egingo du. Manifestazioa euskaraz bizi nahi dugu lelopean egingo da eta hain zuzen ere, horixe izango da bertan aldarrikatuko dena. Eta piratok ere bat egiten dugu deialdiarekin. Asko gara euskaraz bizi nahi dugun herritarrak, komunitate bat osatzen dugu. Baina gure nahi hori errealitate bihurtzea ez dago beti gure esku. Hori posible izan dadin, beharrezkoak ditugu bitartekoak. Beharrezkoak ditugu euskaraz bizi ahal izateko espazioak eta beharrezkoa dugu baita ere aurrean dugun pertsona hori euskalduna izatea. Euskararentzat espazioak sortu behar ditugu non euskaldunok libre izango garen. Euskararentzat eremuak sortu eta hedatu behar ditugu, euskaraz biziko bagara, euskaraz biziko badira. Guztiok dugu gai honetan zer esana eta zer egina. Guztiok jar dezakegu gure hondar alea. Elkarrekin, elkar hartuta, guztiok batera lortuko dugu bidean jartzen dizkiguten oztopoak gainditzea eta euskaraz bizitzea lortuko dugu. Gaur egun bizitzen ari garen unea, testuinguru ezin aproposagoa da euskararen normalizazioan behar ditugun aldaketak emateko. Gure alde dugu haizea behar dugun jauzia eman ahal izateko eta abagunea probestu behar dugu.

IDATZI IRUZKINA